Jose Mari Orbegozok Pasodobleko Europako Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2015ko mar. 2a, 12:47

Joan den astean, XXVI. Europako dantza txapelketa jokatu zen Torremolinosen (Malaga). Han izan zen Jose Mari Orbegozo azpeitiar dantzaria, bere betiko bikote Amaia Gonzalez lasartearrarekin. Guztira, bost oroigarri eskuratu dituzte Orbegozok eta Gonzalezek. Batetik, Pasodobleko Europako Txapelketa irabazi zuten. Salsa modalitatean azpitxapeldun izan ziren, eta cha-cha-cha-n eta vals, tango eta pasodoble nahastutako modalitatean hirugarren sailkatu ziren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide