Soreasu jendez leporaino, San Jose Trikiti Jaialdian

Uztarria.eus 2015ko mar. 23a, 15:36

Sanjosetako Trikiti Jaialdia izan zen joan den zapatuan, hilak 21, Soreasu antzokian. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatutako ekitaldiak antzokia jendez leporaino betetzea lortu zuen, eta urtero moduan trikitizale ugari bertaratu zen Azpeitira.

Belaunaldi askotako trikitilariak elkartu zituen jaialdiak. Horrez adibide izan zen, jaialdia zabaltzeko lanak Vitoriano Loiola Ospas-ek 89 urterekin eta haren iloba Janirek egin izana. Festari bukaera, berriz, Aiako eta Getariako Libe eta Udane zortzi urteko trikitilariek eman ziotan. Horiez gain, jaialdian beste hainbat lagunek hartu zuten parte. Hala nola, Motrikuk eta Zabaletak, Martin trikitilariak, Julen Alonsok eta Eneritz Aulestiak, Laura Apeztegiak eta Begoña Alzugaraik eta Leire Zumetak eta Amaia Arzak.

Hemen jaialdiko argazki batzuk.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide