Gaur, osteguna, jaso dute Incognita Patagonia 2015 proiektuaren egileek Joxe Takolo beka. Ibai Rico gasteiztar, Evan Miles estatubatuar eta Eñaut Izagirre elgoibartar mendizaleek egin dute proiektua, eta eurek jaso dute 3.000 euroko diru saria. 40 eguneko espedizioa egingo dute hiru mendizaleek, eta bideak irekitzeaz gain hango glaziarrak-eta aztertu nahi dituztela azaldu dute proiektuaren egileek. Beka Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Mendi Federazioak eta Lagun Onak Mendi Bazkunak finantzatu dute. Argazkian, Joxe Takoloren senideak, Evan Milles eta Ibai Rico proiektuaren egileetako bi, Manuel Unanue kirol zinegotzia eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea.
Joxe Takolo beka jaso dutenak
2001: Pumori.
2002: Nanga Parbat 2002.
2003: Elurretako leopardoa.
2004: Trangoko dorreak eta Ametsak mugimenduan noraino? 8c-aren kateraino.
2005: Euskal espedizioa Baintha Brakk.
2006: Hutsik gelditu zen beka.
2007: Mendi Bira 2007: escaladas de alta dificultad alrededor del mundo.
2008: Marokon eskalada.
2010: Patagonia-Fitz Roy espedizioa.
2011: Hutsik gelditu zen beka.
2012: Circo de las inescanables.
2013: Hutsik gelditu zen beka.
2014: Valle del Rolwaling- Nepal: Drangnag Ri (6.804 m) eta Ripimo Shar Glacier.