'Animalien Ihauteria'-ri adi-adi

Uztarria.eus

Antzerkia eta musika eskutik etorri dira ostiral arratsaldean Sanagustinera, herriko bi talderen elkarlanaren fruitu gisa. Nerabeen antzerki tailerrak eta musika eskolak Animalien Ihauteria lana aurkeztu dute kulturgunean, Txiki Biran kultur ekitaldien barruan. Eskaintzari zegokionez, umeak nagusi izan dira ikusleen artean. Lurrean eserita, adi-adi egon dira guztiak, aktore eta musikari gazteek animalia desberdinak nola irudikatzen zituzten jarraituz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide