Umeen Egunarekin hasi dira festak Sanjuandegin

Uztarria.eus 2015eko ekainaren 1a

Zapatuan hasi ziren Sanjuandegiko festak, Umeen Egunarekin. 200 haur eta gaztetxo baino gehiagok hartu zuten parte egun osoko festan. Jolasak, bazkaria eta hainbat ekitaldi egin zuten arratsaldea bitartean. 

Bihartik aurrera ez da ekitaldirik faltako Sanjuandegin. Izan ere, Kooperatuz egitasmoaren baitan Argentinaz hitzaldia eskainiko du Felipe Murillok. Asteazkenean, berriz, bertso afaria izango da, eta ostegunean Pettik kontzertua eskainiko du. Festak ofizialki ostiralean hasiko dira, Mantangorriren jaitsierarekin, eta igandea bitartean ez da jai girorik faltako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide