XIV. Herri Krosarekin estreinatu zuten joan den zapatuan Urrestillan aurtengo San Joan festen egitaraua. Txikienetik hasi eta nagusira arte, guztira dozena erdi lasterketak osatu zuten euritan majo bustira igaro zen atletismo arratsaldea.
Lasterketa nagusian, Manu Hurtado eta Nerea Etxeberria izan ziren irabazleak. Gizonezkoetan Garikoitz Tabascok eta Ibon Arangurenek osatu zuten podiuma, eta emakumezkoetan Pilar Arriolak eta Agurtzane Arriolak.