Ehunka lagunek manifestazioarekin erantzun diote Orkatz konfiskatzeko aginduari

Uztarria.eus 2015ko eka. 18a, 22:31

Gorenaren erabakia salatzeko manifestazioa egin dute ehunka lagunek.

Zapaturako manifestazio erraldoia egiteko deia egin dute. 19:00etan hasiko da, Orkatz Kultur Elkartearen aurretik. Herritarrei datozen egunetarako deituko dituzten mobilizazioetan parte hartzeko eta horiek antolatzen laguntzeko deia egin diete. 

Ehunka lagun elkartu dira plazan gaur, osteguna, Espainiako Auzitegi Gorenak 35/02 sumarioaren edo Herriko tabernen auzia bezala ezagutzen denaren aurkako epaia berretsi ostean. 19:30ak pasatxoan batzar informatiboa egin dute plazan, eta ondoren manifestazioa, Orkatz ez itxi! lelopean.

Batzarrean azaldu dutenez, hainbat egitasmo egingo dute datozen egunetan. Hala nola, zapaturako manifestazioa deitu dute, 19:00etarako. Orkatz Kultur Elkartearen aurretik abiatuko da eta herritarrei datozen egunetarako deituko dituzten mobilizazioetan parte hartzeko eta horiek antolatzen laguntzeko deia egin diete. 

Azpeitiko Tabernarien Elkarteko (AZTE) tabernak itxita egon dira Espainiako Auzitegi Gorenak Herriko tabernen kontrako epaia berretsi eta Orkatz konfiskatzeko agindu izana salatzeko. Orkatzi "babesa eta elkartasuna adierazteko" hartu du erabakia AZTEk. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide