Imanol Eliasek idatzitako liburuak-eta Udalari eman dizkio haren familiak

Uztarria.eus 2015ko uzt. 21a, 14:51

Itziar Oiarzabal eta Eneko Etxeberria, liburutegian.

Imanol Elias zenaren alargun Itziar Oiarzabalek historiagileak urteetan egindako liburuak-eta eman dizkio Udalari, herritarren esku jar ditzan. "Ondorengorik ez daukat, eta besteek gaur edo bihar egingo zutena, egin dut nik. Nonbaitera eraman nahi nituen, eta Udalaren esku utzi ditut", gaineratu du Oiarzabalek.

Imanol Elias zenaren alargun Itziar Oiarzabalek historiagileak urteetan egindako liburuak-eta eman dizkio Udalari, herritarren esku jar ditzan. Eneko Etxeberria alkateak azaldu duenez, "Imanolen figura ez dago azaldu beharrik, eta ezin da ukatu Imanolek zenbat lan egin duen herri honengatik. Etxean zuen altxorra, ondarea, etxean utzi beharrean, Udalari eman dio Oiarzabalek, eta orain herritarrek aukera dute Imanol Eliasek bere bizitzan zehar egindakoaz disfrutatzeko". Itziar Oiarzabalek esan duenez, bizitza osoan "horretan", idazten, ezagutu zuen Imanol, eta emandako liburuak-eta "pila bat" dira. "Ondorengorik ez daukat, eta besteek gaur edo bihar egingo zutena, egin dut nik. Nonbaitera eraman nahi nituen, eta Udalaren esku utzi ditut", gaineratu du Oiarzabalek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide