Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa abian da dagoeneko, eta Azpeitian eta Lasarte-Orian saio bana izan da asteburuan. Final zortzirenetako saioak izan dira bi herrietan, eta Azpeitian Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Lasarte-Orian Beñat Lizaso azpeitiarra nagusitu dira.
Hori dela-eta, bi irabazleak final laurdenetarako txartela eskuratu dute, eta beste 17 bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatu dira hurrengo fasera. Azpeitian 340 bat lagun elkartu ziren Soreasu antzokian, eta 290 bat Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur-etxean. Hemen, Azpeitiko saioko kronika, eta hemen Lasarte-Oriakoa.
Bestalde, Jokin Urangak urriaren 11n abestuko du Arrasaten, final zortzirenetako azken saioan.