Zaindariaren egunarekin hasi dira ospatzen gaur, asteartea, Landetako aurtengo festak. San Eloi egunez ohi dutenez, auzo bazkaria egin dute. 30 bat lagun elkartu dira mahaiaren bueltan Mendizabal erretegian eta bazkalondoak girotzeko trikiti doinuak eta bertsoak lagun izan dituzte landetarrek.
Bihar atsedena hartuta, ostegunean jarraituko dute gero igandera arte luzatuko diren festekin.