Piztu dituzte Gabonetako argiak

Uztarria.eus 2015ko abe. 4a, 11:15

Azaroaren 17an hasi ziren Gabonetako argiak herriko kaleetan jartzen, eta atzo, osteguna, piztu zituen Udalak Gabonetako argiak. Errege Eguna bitartean egunero piztuko dituzte. Urteroko legez, LED mikroargiak jarri dituzte herriko kale eta auzoetan, "merkatuan gutxien kontsumitzen duten argiak direlako". Horrez gain, energia aurrezteko kanpainaren baitan, gauetan, 01:00etatik aurrera, itzali egingo dituzte argiok. Bestalde, aurten argi gehiago jarri dituztela adierazi dute Udal ordezkariek: "Hutsuneak nabaritutako tokietan jarri dira. Foru Ibilbidean argi gehiago jarri dira eta Olazko Andre Mariaren plazako zuhaitzak ere argiztatu egin dira". Ainhoa Beristain udal zinegotziak azaldu duenez, "Gabonak iristear daude, eta argiekin, garai honetako kanpainari hasiera eman nahi diogu. Erosketak egiteko orduan, azpeitiarrak herrian geratu eta bertan kontsumitzeko deia egin nahi dugu".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide