Kioskoa apaindu dute, Ikastolaren 50. urteurreneko liburuaren aurkezpena iragartzeko

Uztarria.eus 2015eko abenduaren 7a

Joan den zapatuan, Azpeitiko ikastolaren 50. urteurrenaren harira Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk antolatutako ekitaldien baitan, kioskoa apaindu zuten ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek. Izan ere, datorren ostegunean, hilak 10, Ikastolaren ibilbidea jasotzen duen liburuaren aurkezpen ekitaldia izango da Sanagustin kulturgunean. Dastatu Ikastola lelopean egingo den aurkezpena irekia izango da eta pintxo-potea eta DJ emanaldia ere izango dira, 18:30ean hasita. Egitasmo hori iragartzeko apaindu zuten kioskoa zapatuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide