Jon Guridik Reala B-n jarraituko du datorren denboraldian

Uztarria.eus 2016ko otsailaren 10a

Jon Guridi ezkerrean, atzo kontratua sinatu ondoren (Reala)

Aurtengo ekainean bukatzen zitzaion kontratua futbol jokalari azpeitiarrari baina 2018ko ekainera arte luzatu du kontratua.

Reala B-n jokatzen jarraituko du Jon Guridi (Azpeitia, 1995) futbol jokalariak hurrengo denboraldian. Izan ere, atzo, asteartea, kontratua berritu zuen Realeko bigarren taldearekin. Aurtengo ekainean amaitzen zitzaion kontratua Guridiri, baina behin kontratua berrituta, 2018ko ekainaren 30era arte ariko da Reala B-rekin.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide