Jon Gurrutxaga nagusi VIII. Erniarraitz sariketako lehen kanporaketan

Uztarria.eus 2016ko ots. 15a, 11:23

Atzo, igandea, izan izen VIII. Erniarraitz Sariketako lehen kanporaketa, Sanagustin kulturgunean. Malen Amenabar, Unai Mendizabal, Aratz Igarzabal, Jon Gurrutxaga, Haritz Mujika eta Maialen Akizu bertsolariak bi ordu inguru aritu ziren kantuan, Haritz Etxeberria Ministro gai-jartzaile zutela. Jon Gurrutxaga azpeitiarra nagusitu zen saioan eta Unai Mendizabal sailkatu zen bigarren. Kepa Urbieta Sanagustin kulturguneko dinamizatzaileak eman zion garaikurra Gurrutxagari.

Jon Gurrutxaga finalean izango da kanporaketa irabazi zuelako. Unai Mendizabal eta gainerako bertsolariek kanporaketak bukatu zain egon beharko dute Gaztetxeko finalean izango diren ala ez jakiteko.

Hemen atzoko saioaren sailkapena eta puntuazioak: 

1- Jon Gurrutxaga 240 puntu

2- Unai Mendizabal 237 puntu

3- Haritz Mujika 224,5 puntu

4- Aratz Igartzabal 218 puntu

5- Maialen Akizu 214,5 puntu

6- Malen Amenabar 209,5 puntu

Bigarren kanporaketa, datorren igandean, hilak 21, jokatuko dute. Azkoitiko kultur-etxean izango da 17:30ean hasita. Orduan kantuan arituko dira Oihana Iguaran, Aitor Servier, Amaia Iturriotz, Oier Etxeberria, Aitor Salegi eta Maider Arregi bertsolariak.

Otsailaren 28an izango da hirugarren eta azken kanporaketa Errezilgo borondegin eta finala martxoaren 4an Azpeitiko Gaztetxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide