Zapatuan, martxoak 19, Pasaiako segadaren 32. urteurren ekitaldia izango da, 19:00etan plazan. "Aurtengo ekitaldia berezia izango da, 32 urte eta gero lau eraildakoen senideak Azpeitian elkartuko diren lehen aldia baita. Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarren senideez gain, Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Izura Pelu iruindarren familiartekoak ere Azpeitian izango dira", azaldu dute ekitaldia antolatu dutenek.
Pasaiako segadaren inguruko dokumentala osatzen ari dira, eta zapatuko ekitaldian aurrerapen bideoa eskainiko dutela azaldu dute, "beste hainbat gauzarekin batera".