Ikasleak solasean Azpeitia-Azkoitia Maratoi Erdiko Keniako atletekin

Uztarria.eus 2016ko api. 15a, 14:42

Gaur, ostirala, goizean herriko ikastetxeetako hainbat ikasle hizketan aritu dira Azpeitia-Azkoitia Maratoi Erdiko atleta keniarrekin, Sanagustin kulturgunean. Sammy Kurui, Tom Mutie, Emmanuel Bett, Moses Kipkosgei Bowen eta Thomas Kiplagat izan dira euren esperientziak eta bizipenak kontatzen. Ikasleek hainbat galdera egin dizkiete atletei, noiz hasi ziren kirola egiten eta futbola gustatzen al zaien, adibidez. 

Agustin Jimenez maratoi erdiko antolatzailea ere izan da bertan, eta azaldu die ikasleei Keniatik etorritako atletak ez daudela ohituta horrenbeste ikasleren aurrean egotera, "hegazkinetik jaitsi, hotelera joan, korrika egin eta berriko hegazkinera joatera ohituta baitaude".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide