Azpeitiko Kultur Mahaiak, Erlo Telebistak, Sanagustin kulturguneak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak elkarrizketa ziklo berri bati hasiera eman diogu. 2013 eta 2015 artean Aho Bizarrik Gabe egin genuen, Euskal Herriko jende ezagunarekin, eta hamabi gonbidatu izan genituen, Sanagustinen. Elkarrizketa haiekin sareko liburu bat argitaratu dugu aurten.
Oraingo honetan, berriz, azpeitiar ezagunak izango ditugu gonbidatu, eta Jabier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua izan da aurrenekoa. Ihintza Elustondo Berria-ko kazetariak egin dio elkarrizketa, 40 minutukoa: Azpeitiaz, haren ibilbideaz, ekonomiaz eta politikaz aritu ziren, Sanagustinen, atzo.
Ziklo honetan zuzeneko ikuslerik gabeko saioak izango dira baina, besteak bezala, irakurgai eta ikusgai egongo dira antolatzaileen hedabideetan. Larrañagarena, ekainaren hasieran.