Hiru emanaldi eskainiko dituzte Juan Antxieta musika eskolako ikasleek egunotan

Uztarria.eus 2016ko maiatzaren 25a

Gaur, asteazkena, egingo dute lehen emanaldia Sanagustin kulturgunean. Artista txiki berriak ikuskizuna eskainiko dute, 18:00etan hasita. Bihar, osteguna, eta ostiralean egingo dituzte beste bi emanaldiak.

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek hiru emanaldi eskainiko dituzte gaurtik hasi eta ostiralera bitartean. Gaur, asteazkena, Artista txiki berriak emanaldia eskainiko dute Sanagustin kulturgunean, 18:00etan hasita. Bihar, osteguna, Musika Txokoa emanaldia eskainiko dute hainbat ikaslek, 19:00etan Sanagustinen. Ostiralean, aldiz, musika eta antzerkia uztartuta, Persiako azoka batean emanaldia izango da Txiki Biran egitasmoaren bueltan, kulturgunean bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide