Azpeitiak 3-0 irabazi dio Hernaniri Herriartekoaren finalerdietako joanekoan

Uztarria.eus 2016ko ekainaren 18a

Atzoko partidako une bat (Urola Kostako Hitza).

Kadete mailan 22-9 irabazi zuten azpeitiarrek; jubenil mailan ere 22-9 irabazi zuten; eta senior mailan 22-13 nagusitu zen Azpeitia. Itzulerako partida Hernanin jokatuko dute, hurrengo asteburuan. 

Azpeitia geroz eta gertuago dago Herriarteko Txapelketako finaletik. Atzo, ostirala, jokatu zuten txapelketako finalerdietako joaneko partida Hernaniren aurka Frontoi Txikian, eta azpeitiarrak izan ziren nagusi markagailuan, hernaniarrei 3-0 irabazita. 

Kadete mailan, 22-9 irabazi zuten partida Unai Alberdi eta Julen Egigurenek; Jubenil mailan, Gorka Iriarte eta Jon Alberdik 22-9 irabazi zieten hernaniarrei, eta senior mailan 22-13 nagusitu ziren markagailuan Daniel Murgiondo eta Markel Etxaniz.

Finalerdietako itzulerako partida hurrengo asteburuan jokatuko dute, Hernanin.

Hemen, partidak amaitu osteko unea: 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide