Azpeitiak irabazi du Euskal Herriko herriartekoaren kanporaketako joanekoa

Uztarria.eus 2016ko uztailaren 9a

Azpeitiako pilotariak eta Zigoitiakoak partida jokatzen Frontoi Txikian, gaur arratsaldean.

Hiru partidak irabazi dizkiete Zigoitiari Ilunpeko pilotariek (22-8, 22-6 eta 22-20), Frontoi Txikian gaur arratsaldean. Itzulerako partidak hurrengo astean jokatuko dituzte, eta finala uztailaren 23an izango da.

Gaur, ostirala, Euskal Herriko herriartekoaren kanporaketako lehen partida irabazi dute azpeitiar pilotariek, Zigoitia, Arabako txapelduna, 3 eta 0 mendean hartuta.

Unai Alberdi eta Gorka Iriarte kadeteek 22 eta 8 irabazi dute lehen partida. Jubeniletanm 22 eta 6 irabazi dute Jon Alberdik eta Mikel Unanuek. Markel Etxaniz eta Daniel Murgiondo seniorrek, aldiz, 22 eta 20 bukatu dute partida.

Kanporaketako itzulerako partidak hurrengo astean jokatuko dituzte Araban, eta finala uztailaren 23an, zapatua, izango da.

Markinak (Bizkaia) eta Doneztebek (Nafarroa) ere kanporaketa jokatuko dute asteburuan, eta bikote bakoitzeko irabazleak izango dira hilaren 23ko finalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide