Eneko Arbeok eta Mireia Ibabek irabazi dute Zarauzko Trikitilari Gazteen Txapelketa

Uztarria.eus

XXXVI. Trikitilari Gazteen Txapelketa jokatu zen atzo, irailak 7, Zarauzko Modelo aretoan, eta Eneko Arbeo azpeitiarra eta Mireia Ibabe bergararra izan ziren txapeldunak. Bigarren sailkatu ziren Aitor Uzkudun errezildarra eta Naiara Urresti getaiarra. Guztira zazpi bikote aritu ziren lehian.

Trikitilari Gazteen Txapelketa Zarauzko Euskal Astearen bueltan antolatzen dute urtero.

(Argazkia: Zarauzko Hitza).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide