Onintza Valverderentzat eta beste bost gazteentzat zigor eskaerak mantendu ditu fiskalak

Uztarria.eus 2016ko ira. 14a, 21:08

Fiskalak eutsi egin die Onintza Valverde azpetiarrarentzat eta harekin batera epaitu dituzten beste bost gazteentzat egindako zigor eskaerei: bi urteko espetxe zigorra bostentzat -tartean Valverderentzat- eta hiru urtekoa seigarrenarentzat. Gaur, asteazkena, izan da epaiketa Arabako Lurralde Auzitegian, eta auziperatuak epaiaren zain gelditu dira.

Azpeitian, epaiketaren kontra eta sei gazteei babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute arratsaldean plazan (argazkian).  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide