Miren Gorrotxategik aurkeztu du '33 ezkil'

Uztarria.eus 2016ko urr. 26a, 18:25

Miren Gorrotxategi azpeitiarrak gaur, asteazkena, aurkeztu du 33 ezkil, iazko Agustin Zubikarai beka irabazi ondoren idatzi duen eleberria. Elkar argitaletxeak plazaratu du Gorrotxategiren lehen nobela dena -haien webgunean salgai da liburua- eta Donostiako Elkar aretoan egin dute aurkezpena; Eneritz Basurko Ondarroako euskara zinegotzia eta Xabier Mendiguren Elkarreko editorea izan ditu ondoan azpeitiarrak.

Elkarrek zabaldu du, era berean, Gorrotxategiren aurkezpen hitzak jasotzen dituen bideo labur hau.

Bihar, urriak 27, banatuko dute Ondarroan 2016ko Zubikarai beka. Katixa Agirrek jasoko du aurtengoa eta Miren Gorrotxategi ere ekitaldian izango da, iazko irabazle gisa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide