Gaur hasiko dira Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea ospatzen

Uztarria.eus 2016ko aza. 21a, 13:23

Iazko Jubilatu eta Pentsiodunen Asteko irudia.

Gaur hasi eta igandera bitarterako hainbat ekimen antolatu ditu Baigerak. Besteak beste, hitzaldia, karta-joko txapelketak, bingoa, Kutxaespaziora ibilaldia eta bazkaria antolatu dituzte. Zenbait ekintzetan parte hartzeko izena eman behar da aurrez.

Baigerak antolatuta, Jubilatuen eta Pentsiodunen Astea ospatuko dute gaur hasi eta igandera, hilaren 27ra, arte. Urtero bezala egitarau oparoa antolatu dute, eta Zahartu ala bizi, zahartu eta bizi hitzaldia, karta-joko txapelketak, bingoa, Kutxaespaziora ibilaldia eta bazkaria egingo dituzte, besteak beste. Gaur, astelehena, emango diote hasiera prestatutako egitarauari, karta jokoekin.

Prestatutako egitasmo guztiak irekiak badira ere, hainbat ekintzatan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez. Ostegunean Donostiako Kutxaesoaziora (Eureka!-ra) irteera egingo dute, eta ondoren, Aginagako sagardotegi batera joango dira. Irteerara joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez. Izen-ematea 15 euro ordaindu behar da. 

Asteari bukaera emateko, igandean 90 urtekoen bazkaria egingo dute, Kiruri jatetxean. Bazkarira joateko aurrez eman behar da izena, eta 35 euro ordaindu beharko da. Bazkarira joateko 13:30ean eta 14:00etan elkartuko dira San Martin egoitzaren aurrean, eta handik autobusez joango dira Loiolara. 

Hemen Jubilatu eta Pentsiodunen Asteko egitaraua:

Astelehena, azaroak 21:

16:00etan: Karta jokoak: Musa Baigera Ien eta tutea nahiz punttua Baigera IIn.

Asteartea, azaroak 22:

16:30ean: Zahartu ala bizi, zahartu eta bizi hitzaldia Jesus Mari Mujikaren eskutik, Baigera Ieko aretoan. Ondoren, txokolatada.

Asteazkena, azaroak 23:

16:00etatik 18:30era: Bingoa Baigera IIn. Ondoren, txokolatada.

Osteguna, azaroak 24:

15:00etan: Kutxaespaziora, (Eureka!-ra) irteera. Ondoren, Aginagako sagardotegira joango dira.

Ostirala, azaroak 25:

16:00etan Bingo berezia Baigera Ieko aretoan.

Eguneko zentrokoentzat txokolatada.

Igandea, azaroak 27:

11:00etan: Hamaiketakoa Baigera Ien.

12:30ean: Hildako bazkideen aldeko meza, parrokian.

14:15ean: Omenaldia, bazkaria eta opari banaketa 90 urte betetzen dituztenei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide