Olentzerori harrera egin diote gaur Karmelo Etxegarai ikastolako haurrek

Uztarria.eus

Gaur, abenduak 23, Olentzerori harrera egin diote Karmelo Etxegarai Ikastolako ikasleek. Trikitilariak eta txistulariak lagun iritsi da Olentzero Karmelo Etxegaraira, eta hainbat umek jolastokian hartu dute dantzan eta kantuan. Ondoren, festarekin jarraitu dute eraikinaren barruan. 

Joan den abenduaren 20an, berriz, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin eta Iraurgi Ikastetxean izan zen olentzero. 

Argazki gehiago, Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide