Ibai-Eder urtegia alerta egoeran dago ur faltagatik

Uztarria.eus 2017ko urt. 2a, 11:22

Urtegiaren edukieraren %47,89 dago beteta. 2015eko abenduan, berriz, urtegiaren edukiera %54,79koa zen.

Azpeitiko Nuarbe auzoko Ibai-Eder urtegia alerta egoeran dago, ur faltagatik. Gaurko, urtarrilaren 2ko, datuen arabera, urtegiaren edukieraren %47,89 dago beteta. 2015eko abenduan, aldiz, urtegiaren edukiera %54,79koa zen. 68.649 biztanle hornitzen ditu Ibai Eder urtegiak.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi duenez, Gipuzkoako hainbat urtegi daude alerta eta aurre alerta egoeran, eta azken asteetan euri gutxi egin duelako daude egoera horretan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide