Asier Morillok poesia arloko hirugarren saria irabazi du Azkue literatur sarietan

Uztarria.eus

Asier Morillo azpeitiarrak hirugarren saria eskuratu du, poesia arloan, aurtengo Azkue Literatur sariketan. Euskaltzaindiak atzo, asteazkena, banatu zituen Bilbon 10 eta 17 urte bitarteko ikasleei zuzenduta antolatzen duen literatura sariketaren sariak. Morillo Urola Ikastolako ikaslea da eta 10 eta 13 urte bitartekoen atalari dagokion poesia arloko hirugarren saria eskuratu du, Dirudienez izeneko olerkiarekin; Mikel Sarasua irakaslea izan du laguntzaile Morillok. Argazkian, Andres Urrutia Euskaltzaindiaren lehendakariaren eskutik saria jasotzen ageri da azpeitiarra.

(Argazkia: Urola Ikastola)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide