1766ko Matxinadaren ibilbidean barrena murgiltzeko prest

Uztarria.eus 2017ko mar. 24a, 13:26

Iaz 250 urte bete ziren Gariaren Matxinada izan zenetik Azpeitian eta Azkoitian. Ordutik, hainbat saiakera egin dira gertaerari buruzko datuak artxibategietako ilunpetik atera eta herritarrengana iristeko. Apirilaren 8an, zapatua, matxinada gertatu zen tokietatik ibilaldi gidatua egingo dute Azpeitiko Kultur Mahaiak, Azpeitiko Udalak eta Maxixatzen Euskara Elkarteak antolatuta, 10:00etatik 12:00etara. Matxinadak izan zuen ibilbide fisiko bera errepikatuko dute bisitan: Azkoitian dagoen Egurbideko olatik abiatu, eta Azpeitiko 1766 Matxinada kalean amaituko da. Olatz Arangurenek gidatuko du ibilaldia, eta berarekin hitz egin du uztarria.eus-ek honako bideoan.

Gehienez 30 lagunek parte hartu ahal izango dute ibilaldian. Izena eman nahi dutenek azpeitikokulturmahaia@gmail.com heldibdera idatzi edo 688 89 54 72 telefonora deitu beharko dute. Antolatzaileek autobusa jarriko dute herriz mugitu behar dutenentzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide