Batzuk da 20. Korrikaren leloa. Mezuak, Bat eta Zuk hitzak elkartuta, euskarara batzeko deia egitea du xede. Azpeitian ez dira gutxi batzuk izan euskarara batu direnak; izan ere, 800 inguru herritarrek hartu dute parte euskaldunen hizkuntzaren aldeko egitasmoan. Emozioz betetako ibilbidea izan da azpeitiarrena, eta horren adierazle izan da lekukoa hartu duten herritarren aurpegietan nabaritzen zen urduritasuna eta poza.
Lekukoa hartzen aurrena HaujijiJAI batzordea izan da, 04:40 aldera, Lasao parean. Horren ostean, herriko beste 35 eragilek hartu dute 20. Korrikaren lekukoa.