Langile bat zauritu zen atzo Burni enpresan

Uztarria.eus

Burni

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, altuera batetik erori, eta hartutako kolpea tarteko, ospitalera eraman zuten langilea.

Atzo, osteguna, 17:30ak aldean, lan istripua izan zen Glual Taldeko Burni lantegian. Langile bat zehaztu ez duten altuera batetik erori zen, eta hartutako kolpea tarteko, ospitalera eraman zuten. Gaua erietxean pasatu du langileak, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide