Joseba Albizuk Rompepiernas txapelketa irabazi du

Uztarria.eus

Larunbatean jokatu zuten txapelketa, Aragoin. 1.300 txirrindularik baino gehiagok hartu zuten parte proban.

Aragoin (Espainia) jokatu duten Rompepiernas txapelketaren garaile izan da Joseba Albizu txirrindularia. Larunbatean jokatu zuten txapelketa seigarren urtez, eta 1.300 txirrindulari baino gehiagok hartu zuten parte. Txirrindulariek 188 kilometroko ibilbidea egin zuten guztira, eta azpeitiarra bost ordu, 35 minutu eta 27 segundotara iritsi zen helmugara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide