Bertsotan ikasitakoa plazaratuko dute ikastetxeetako ikasleek, hilaren 17an

Uztarria.eus

Soreasu antzokian izango da Gu ere bertsotan egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdia, 18:00etan hasita. 

Badu data Gu ere bertsotan egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdiak. Datorren asteazkenean, hilaren 17an, erakutsiko dute herriko ikastetxeetako ikasleek bertsotan zer ikasi duten ikasturtean zehar. Dozenaka gaztetxo igoko dira Soreasuko antzokira, banaka, binaka zein taldeka mikrofonoaren aurrean jarri, eta beren abileziak erakustera. 18:00etan izango da saioa, eta edonor joan daiteke ikustera. Sarrera doakoa izango da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide