Bi autok talka egin dute Loiola parean

Uztarria.eus

18:30ean gertatu da istripua, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ez da zauriturik izan.

Bi autok talka egin dute GI-631 errepidean, Loiola parean. 18:30ean gertatu da istripua, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ez da zauriturik izan. Dena den, auto ilarak sortu dira, eta ibilgailuei txandaka ari zaizkie pasoa ematen. Segurtasun Sailak adierazi du "berehala" itzuliko dela trafikoa normaltasunera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide