Bertan behera gelditu dira Buffalo eta Grande Days taldeen kontzertuak

Uztarria.eus

Gaur, maiatzak 28, Buffalo eta Grande Days taldeak Sanagustinen ematekoak ziren kontzertuak bertan behera geratu dira, osasun arrazoiengatik. 

Kulturaz kooperatibak talde hasiberriei laguntzeko duen egitasmoaren baitan, gaur, maiatzak 28, igandea, Buffalo eta Grande Days musika taldeak kontzertua eskaintzekoak ziren Sanagustin kulturgunean, 19:00etan. Alabaina, osasun arrazoiengatik, bertan behera gelditu dira bi emanaldiak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide