Zezen txiki bat korrika ibili da espaloitik, Loiola inguruan

Uztarria.eus 2017ko maiatzaren 28a

Herritar batek Uztarriara igorritako bideoa da honakoa. Bertan ikus daitekeenez, zezen txiki bat Azkoititik Azpeitira bidean korrika aritu da, inguruan zeuden herritarren harridurarako. 20:30ak aldera grabatu ditu irudiak bideoaren igorleak, eta hark jarri dio titulua zezentxoari: "2018ko Azkoitia-Azpeitiako txapelduna".

Eguneraketa (maiatzak 29; 11:30):  Bi izan ziren Berrosueta Goena baserritik alde egin zuten zezenak, eta Udaltzaingoak gaur, astelehena, Uztarriari jakinarazi dioenez, baserritarrak arduratu ziren animaliak berriro baserrira eramateaz. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide