Musikaren bueltan, "egun ederra" igaro dute Kantujirakoek Hazparnen

Uztarria.eus

Joan den zapatuan, maiatzaren 20an, Hazparnen izan ziren Kantujirako kideak Salbatore eguna ospatzen. Festa eguna zela eta, gonbidapena pasatu zieten hango Kantujira taldekoek Azpeitiko Kantujira taldekoei, eta aukera aprobetxatuta egun-pasa egin zuten azpeitiarrek. Eguraldia lagun, bi herrietako lagunek "egun ederra" igaro zutela esan dute Kantujirako kideek. Hurrengo hitzordua Santio egunerako jarri dute Azpeitiko eta Hazparneko lagunek. 

Hemen zapatuko beste irudi batzuk (argazkiak: Jesus Agirre)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide