Azpeitiak abantaila argia lortu zuen atzo, ostirala, esku-pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalaurrekoetarako bidean. Ilunpeko pilotariek 3 eta 0 gainditu zituzten Azkoitikoak bete-beteta zegoen Frontoi Txikian, finalaudernetako joaneko norgehiagokan.
Kadete mailako partidakoa izan zen gaueko emaitzarik estuena; Unai Alberdik eta Mikel Unanuek 22-17 irabazi zuten, azkenean. Jubeniletan, 22 eta 9 nagusitu ziren Jon Alberdi eta Julen Egiguren; neurketa horretan, Azkoitiak aldaketa bat ere egin behar izan zuen, markagailua 13-7 zegoela. Azkenik, seniorretan ere ez zieten aukera handirik eman azpeitiarrek azkoitiarrei: 22-10 gailendu ziren Daniel Murgiondo eta Oier Apezetxea.
Horrenbestez, egungo txapeldunek urrats handia egin dute finalerdietan lehiatu ahal izateko. Datorren asteburuan erabakiko da kanporaketa, Azkoitiko Gurea frontoian.