Itsasiko gazteenek ikasitakoa erakutsi dute Sanagustinen

Uztarria.eus

Itsasiren dantza eskolako ikasleek erakustaldia egin dute gaur eguerdian Sanagustin kulturgunean. Dantzari txikiak eta gaztetxoak igo dira oholtzara, amaitzear den ikasturtean ikasitakoaren zati bat erakusteko, eta haien saioa jarraitzera joan diren ikusleen txalo beroak jaso dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide