Gipuzkoako Hiru-Txirlo Bolo Txapelketan jubeniletako txapelduna da Iker Hidalgo

Uztarria.eus

 

Gipuzkoako XLVIII. Hiru-Txirlo Bolo Txapelketan lehiatzen aritu da Gaprmendipe Bolo Taldea martxoaz geroztik, eta jubeniletan, Iker Hidalgo azpeitiarrak jaso du aurtengo saria. Txapelketan parte hartu duten herri bakoitzeko txapeldunak ere izendatzen dituzte, eta Azpeitiari dagokionez, Andres Calerok jaso du saria. 

Martxoan txapelketa hasi zenetik hamar jardunaldi jokatu dituzte herriz herri. Azpeitian apirilaren 1ean egin zuten tiraldia, Garmendipen. Jardunaldi bakoitzean, jokalariek hiru tiraldi egin dituzte, eta txapelketan zehar botatako txirloak zenbatuta egin dute puntuaketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide