Hemeretzi lan aurkeztu dituzte Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketara

Uztarria.eus 2017ko eka. 9a, 21:14

Gaur, ekainak 9, zabaldu dute XXXV. Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa. Bertan, aurtengo ediziora aurkeztu dituzten kartel guztiak daude ikusgai, hemeretzi guztira. Udal erakusketa aretoan (Foruen Pasealekua 7) jarri dituzte lan guztiak ikusgai, eta erakusketa hilaren 19ra arte egongo da zabalik. Aurtengo topaketak iragarriko dituen kartel irabazlea zein den uztailean jakinaraziko du epaimahaiak. Hala ere, ikusleek ere beren boza emateko aukera izango dute erakusketa aretoan bertan, eta horiek emandako puntuazioa kontuan izan du epaimahaiak erabakia hartzerako orduan. Kartel irabazlearen egileak 900 euroko saria eskuratuko du.

Iaz 28 lan aurkeztu zituzten lehiaketara. Marta Pineda aiarraren kartela izan zen 2016ko Euskal Antzerki Topaketak iragarri zituen kartela. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide