Zer moduz zaude?
Ondo. Berehala errekuperatu nintzen. Mendizabalen afaldu genuen, eta 05:30 aldera arte hor ibili ginen, kalean.
Txikonekin hitz egin duzu?
Bai, igandean egon nintzen, eta eguerdi alderako etxera eraman zutela eta hobeto zegoela esan zidan, errekuperatzen ari zela.
Larunbateko apustuaz hitz egin duzue?
Afari bat eginez juntatuko ginela esaten jardun genuen, gauzak komentatzeko-eta, baina ez genuen gehiago hitz egin.
Espero zenuen hain muturreko egoerara iritsiko zinetenik?
Txikon korrika zer abiaduratan hasi zen ikusi nuenean, entrenatzaileak esaten zidan neure martxan segitzeko, hark erritmo hartan ez zeukala segitzerik eta. Azkenerako geratu beharra eduki zuen, eta neure martxan segitu nuen. Baina, azkenerako, neu ere bete egin nintzen, eta hura lurrean ikusteak ez zidan grazia handirik egin. Asko kostatu zitzaidan bukaerarako, baina, azkenean, amaitzea lortu nuen.
Pentsatu al zenuen momenturen batean gelditzerik?
Ez, ez. Denbora osoan buruan neukan bukatu egingo nuela, nola edo hala.
Norbaitek esan zizun gelditzeko?
Ez. Neurekin beti ibiltzen direnek esaten zidaten astia nahikoa neukala eta oinez eginda ere berdin zuela. Oinez bukatzea lortu nuen, behintzat.
Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.