Azpeitiko Kriket Taldea nagusi, Gasteizko txapelketan

Uztarria.eus

Joan den igandean, irailaren 15ean, Gasteizko Kriket Txapelketa jokatu zen, eta sariketan parte hartu zuen Azpeitiko Kriket Taldeak. Egun berezia izan zen Azpeitiko taldekideentzat, txapelketa irabaztea lortu baitzuten. Hala, kopa eskuan, pozik itzuli ziren herrira.

Duela urtebete, iazko irailean, Azpeitian jokatu zen Kriket Txapelketa. Orduan, zortzi talde aritu ziren lehian Goenako zelaietan, eta azpeitiarrak izan ziren nagusi. 

(Argazkia: Mohammad Bilal)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide