Musika bandak eta bakarlariek kontzertua eskaini dute, Tuba Jaialdiaren barruan

Uztarria.eus

Tuba Jaialdiaren egitarauaren barruan, Udal Musika Bandak eta bakarlariek kontzertua eskaini dute gaur, igandean, 13:00etan hasita, Soreasu antzokian. Tuba eta Bonbardino topaketen 8. edizioaren barruan eskaini dute kontzertu berezia musikariek, eta hainbat kantutan bakarlari gisa aritu dira Iker Lizartza, Agustin Jimenez eta Beñat Etxabe.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide