'Detroit' eta 'Emoji' filmak emango dituzte bihartik aurrera Soreasun

Uztarria.eus

Asteburu luzerako prestatu dute zinema eskaintza Soreasu antzokian. Bihar, etzi, igandean eta astelehenean emango dituzte filmak, eta zapatuan ez da emanaldirik izango. Bi film ikusteko aukera izango da: Kathryn Bigelow-ren Detroit (AEB, 2017) eta Emoji (AEB, 2017), Anthony Leondisen animazio lana. Ostegunean 21:00etan, ostiralean 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean (ikuslearen eguna) 21:00etan botako dute Detroit; eta ostiralean eta igandean 16:30ean, berriz, Emoji.

Bideoan, Detroit filmaren trailerra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide