Maite Etxezarreta aurrena, Donostiako hamar kilometroko lasterketan

Uztarria.eus

Maite Etxezarreta azpeitiarra emakumezkoetan aurrena helmugaratu zen atzo, azaroak 26, Donostian jokatu zen hamar kilometroko lasterketan. Azpeitiarrak 36:26 denbora eginda amaitu zuen 10 kilometroko proba, eta sari bezala garaikurra jaso zuen. Etxezarretaren esanetan, azken aldian "lasterketa askotan" ari da parte hartzen, eta orain "pixka bat atseden hartu" nahi du.

(Argazkia: Maite Etxezarreta)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide