'Goldsmithen ikaslea' eleberria kaleratu du Joxean Agirrek

Uztarria.eus

Joan zen ostiralean aurkeztu zuen Joxean Agirre idazleak (Azpeitia, 1949) Goldsmithen ikaslea eleberria, Donostiko Elkar aretoan. Agirreren hamargarren nobela da Goldsmithen ikaslea, eta Elkar argitaletxearekin plazaratu du.

Honako hau da liburuaren sinopsia:

"Emazteak ez du uste eleberri bat idaztea gauza oso zai­la izan behar duenik, berari bata bestearen atzetik buru­ratzen baitzaizkio tramak, eta idazten ez baditu, horretara jartzen ez delako omen da. Horregatik beharbada, ez du inondik ere ulertzen zertarako behar dudan New Yorken bizi den irakasle baten laguntza. 'Zergatik ez duzu nobela normal bat idazten?', kexatzen da tarteka egiten ari naize­naren berri ematen badiot. Argitaratu ondoren, noski, ez ditu irakurtzen. 'Zertarako? Hiru urtean agoantatu dut matraka hori eta buruz dakit', erantzun ohi du norbaitek galdetzen badio."

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide