Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalera joateko autobusa antolatu du Orkatzek

Uztarria.eus

Dagoeneko egin daiteke izen-ematea Orkatz tabernan. Finalaren egunean, 07:45ean irtengo da autobusa Karasusan paretik BECera, eta saioa amaitzean egingo du itzulera.

Abenduaren 17an BECen jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalera joateko autobusa antolatu du Orkatz kultur elkarteak. Autobusa 07:45ean irtengo da Karasusan etxearen paretik, eta itzulera bertso saioa amaitzean izango da. Dagoeneko eman daiteke izena autobuserako Orkatz tabernan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide