Lagun Onak Mendi Bazkunaren taberna itxiko dute otsailaren 28an hiru hilabeterako. Duela sei urte eta erdi "kontrabandoko tabakoa saltzen" harrapatu zituen Guardia Zibilak tabernaren arduradunak, eta horren ondorioz zigortu dituzte. 5.500 euroko isuna ordaindu dute dagoeneko tabernariek, eta, horrez gain, lokala itxi beharko dute, maiatzaren 28ra bitartean.