Ander Merketegik Ordizia Saskibaloiarekin jokatuko du denboraldia amaitu arte

Uztarria.eus

Ander Merketegi azpeitiar saskibaloi jokalariak Ordizian jokatuko du denboraldia amaitu arte, Iraurgi Saskibaloiak utzita; hala jakinarazi zuten atzo bi klubek. Euskadiko Lehen Mailan lehiatzen den Disdira ISBren jokalaria da berez Merketegi, baina Urrezko LEB ligako Sammic ISBrekin entrenatzen du eta tarteka jokatu ere bai. Ordizian, EBA ligan ariko da Merketegi Ordizia-Basoa Banaketak taldearekin; entrenamendu saioiak, berriz, txandaka egingo ditu Sammic-ekin eta Ordiziako taldearekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide