Loiolabiden aparkatuta zegoen auto bati emandako kolpea argitzeko lekuko bila dabiltza

Uztarria.eus

Joan den igande goizaldean, hilaren 13tik 14ra bitartean, Loiolabiden aparkatuta zegoen auto bati kolpea eman zioten. Autoaren jabeak gertatutakoaren berri eman dio Udaltzaingoari, baina informazio gehiago lortzeko asmoz, lekuko bila dabiltza. Norbaitek zerbait jakingo balu, mesedez Udaltzaingora deitzea eskatu dute: 943 151313 telefono zenbakira. Agiri ofizialaren arabera, joan den igande goizaldean, 01:00etatik 08:00etara bitartean, eman zioten kolpea autoari.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide